ta Gazte eta ez hain gazteentzako ikuskizunak


BELDURREZKO ERRETRATUA copia

 Beldurrezko ipuin kontaketa!

Beldurrezko erretratua! hamar urtetik gorako haur, nerabe eta helduei zuzendutako ipuin kontaketa da. Zeri buruzkoa den zeharka esango dut, istorioarekin lotutako pertsonaia itsusi baten laguntzaz.

Nik "Gainber" edo Gainbehera esaten diot, halakoa baita. Gainbehera haragi eginda, jakina. 

Gainbeheratzea edo gainbehera sormenaren aurkakoa da, eraikitzearen, haztearen edo aurrera egiteko ekimenaren kontrakoa. Gainbeherak zimelketa dakar, pixkanakako dekadentzia. Eta ez da fikzioa!! 

Autobidea hartuta zuzen dator!! 

Eta ikusezin!!

Adi hortaz!! 

Zentzuak urratuko dizkizu, gorputz eta gogoak bereganatuko. Ez da ez samurra gainbehera!!

Bestalde, formaren edertasuna ere egon badago; gazte batengan, ilunabarrean, zuhaitz batean, edo poesian edo literaturan kasu. Baina zentzuzkoa izateko, barneko dotorezia den maitasunak hor behar du. 

Lehia bortitz bat dago, bai horixe...

Gazteen gustukoak dira beldurrezko istorioak eta aurkezten dizudan honek alde gotikoa eta filosofikoa uztartzen ditu hain zuzen ere. Hau da, maitasuna, edertasuna, harremanak, arestian aipatutako gainbehera…

Gainbeheraz jabetu ezean jai duzue!

Hobe duzue istorioa hainbat arinen entzutea! 


Maitasun dosia 

Bob Dylan gogoan

Artista handiari euskaraz eskainitako omenaldia


cartel-Maitasun-Dosia-Bob-Dylan-WEB


Belaunaldi baten ahotsa? Bat baino gehiagorena?

XX. mendeko konpositore eraginkorrena? Jeinu musikala? Artista sailkaezin bikaina?

Zer du Dylanek hainbat pentsalarik berari buruz –ingelesez bakarrik– 1000 liburu baino gehiago idazteko? Edo Arte eta Letren Akademiak onartutako lehen rockeroa izateko? Hainbat sari eta errekonozimenduren artean Colunbia Unibertsitateak Pulitzer saria eman ziola ba al dakizu? Eta literaturako Nobel sarirako proposatua izan zela hainbat Grammy eta Oscar baten ondoren? 

ENTZUN ORAIN

BERE POESIAREN INDARRA, BERE ARGI IKUSMENA…

EUSKARAZ!! 

Blowin' In The Wind, North Country Girl, Masters Of War, The Times They're A-Changin'…


The Times They're A-Changin / Garaiak aldatuz doaz


P1050168

… Zenbat urtez iraungo du mendiak

itsasoak irentsi aurretik?

Bai, eta zenbat urtez iraun beharko du zenbaitek

aske izan aurretik?

Bai, eta gizonak zenbat aldiz begiratu beharko du beste norabait

ikusten ez duenaren itxurak eginez? …


MAITASUN DOSIA orain dela lauzpabost urte burututako lan batean oinarritutako zuzeneko errezitala da. Berrogeita hamar abestiren itzulpena izan zen lanaren ardatza. Itzulpenarekin batera CD bat ere grabatu zen, Carlos Fregtmanen gidaritzapean. Eta ez hori bakarrik Bernardo Atxagaren partaidetza bikainarekin ere kontatu genuen, hitzaurre gisa poema bat idatzi zuelarik. Eta Kepa Junkerarekin ere bai, Atxagaren poeman inspiratutako musikaren gainean nabarmen inprobisatuta. Lana ez zen editatu azkenean. Dylanek bestalde, bere horretan jarraitu du, geldiezin, diska berriak ateratzen, margotzen, eskulturak egiten edo hara eta hona biran.



Haurrentzako ikuskizunak

blocks image 13 1



Amalurra eta birziklatzeko makina  

Birziklatu, berrerabili eta murriztu!

Hauxe duzue saio entretenigarri honen izenburua. Bitxi samarra? Bada bai, saioa bera ere halakoa delako. Haurrek hainbat gauza egingo dituzte. Ipuin kontaketa entzun, birziklatze makina haien energiaz ibili arazi, gazteenak "garbigunean jolastu" eta azkenerako abestu. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abestuko duzue, aldez aurretik abestiak entsaiatu badituzue behintzat. Birziklatu, murriztu eta berrerabili ez dira kontzeptu abstraktuak izango haurrentzat!

Amalurra zaintzen ikasiko dugu era entretenigarrian!

Ikuskizuna hiru ordu laurdenekoa da / eskolaurretik bostgarren maila arteko haurrentzako / Saioko berrogeita hamar haur.

DSC02177
DSC02193
DSC02201

 

Informazio zabalagoa eskuratu nahi baduzu:

txostena


Eko abestiak! Elikadura gozo eta osasungarri baten alde

Osasuna geure esku dago!

verduras1

Parte-hartzeko ikuskizun honek ganorazko elikadura ohituretan arreta jartzen du. hainbat istorio, jolas eta abestien bidez, elikadura osasungarria garrantzizkoa dela ikasiko du haurrak, ariketa fisikoa garrantzizkoa den bezala, dieta zabal, osasungarri eta natural baten osagarri.

Eko-abestiak! Elikadura gozo eta osasungarri baten alde ikuskizuna Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago. Ordu bete irauten du saioak. Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.

txostena


Imajinatu abestiak

Abestiak entzuteko, dantzan egiteko, amets egiteko,
ikasteko, abesteko, hunkitzeko edo jolasteko

page4-1009-full

Abestiak dena posible dela imajinatzeko. Ilusioz eta esperantzaz haurren bihotzak goratzeko.
Imajinatu abestiak 
ikuskizun musikala da, abesti hunkigarrien segida, elkarrizketa tarteka, abestietan agertzen diren pertsonaien gainean. Musika moldaketak eta eszenaratzea asko zaindu dira haurren zein nagusien gogoko izan daitezen.

musika
txostena


Goazen itsasora!

Emozioz zipriztindutako abentura ahaztezina!

Foto timon2

Ikuskizun hau Enrique Fischerren El Mar antzezlan musikalaren moldaketa bat da. Itsasoari buruzko istorio entretenigarriz eta kantu eder hunkigarriz osatua. Eszenaratzean gogoan izan da publikoa, haurrak eta haien familiak, eta asko zaindu da, originala eta pedagogikoa izan dadin. Goazen itsasora lanak ozeanoetako uren bizia eta harmonia goratzen ditu era atsegingarrian.

musika
txostena


Goazen kontu-kontari!

Ipuin sorta xarmagarria...

...musika alaiekin eta abesti originalekin jantzia

page4-1001-full

Iker Diazek kontakizun goxo hauetako pertsonaien ahotsei bizia ematen dienean samurtasun berezia erakusten du kontuak konta-kantatzeko

txostena


Elementu teknikoak 
Punta-puntako soinu ekipoa, ahotsa eta musika-akonpainamenduak garbi eta natural anplifikatzeko, zaratarik gabe. Formatu txikiko ikuskizunak direla kontuan hartuta, soinu ekipoa aktibitatea egingo den guneari egokitzen zaio, izan kultura-etxe, antzoki, liburutegi, museo, balioaniztun gela...

Iraupena
Saioek gutxi-gorabehera 50 minutoko iraupena dute. 


Iker Díaz aktorea da. etb1eko Goenkale serie arrakastatsuan parte hartu izan du. Bertan antzeztutako "Eduardo" pertsonaiak publikoaren oniritzia jaso zuen. Bikoizketaren alorrean, hogeitabost urte baino gehiago eman ditu lanbidean, ahotsa emanez haur eta gazteei zuzendutako hainbat pertsonaiari. Zinema eta telebista produkzioetan hamaikatxo parte-hartze izan ditu. Egun, Paraiso antzerki-taldearekin  kolaboratzen du, honako antzezlanetan parte hartuz: Los Músicos de Bremen, Bremengo Musikariak eta El Flautista Mágico. 






Lokuzioen grabazio zerbitzua: Lokuzioak, narrazioak, ipuinak…    

© Iker Diaz 2012